jueves, 8 de diciembre de 2011

Euskara gure eremuetatik kanpo

               Aurreko sarreretan aipatu bezala, denok dakigun moduan euskara euskaldunok defendatzen dugun jatorri ezezaguneko hizkuntza bat da. Baina Euskal Herrian bizi garenok ez ezik, munduko beste lurralde batzuetako biztanleek ere hizkuntza honen inguruko interesa dute.

                Hizkuntza ez ezik euskal kultura ere ezagutu nahi duten pertsona asko daude eta horren bultzatzailea dira Etxepare Institutuak duen Irakurle programan parte hartzen duten euskara eta euskal kulturaren irakasleak.

                Irakurle hauek Bartzelonako unibertsitate autonomoan, Brno unibertsitatean (Txekiar errepublika), Berlineko unibertsitatean (Alemanian) …  aritzen dira. Denek diote gauza bera, guretzako atzerritarrak diren horiek guregana hurbildu nahi dutela eta gure ohiturak, hizkuntza, kultura ezagutuz. Interes oso handia dute Euskal Herriarekiko lagunak dituztelako bertan, oporraldia igaro dutelako euskal lurralderen batean …

                Azken horren adibide da esaterako Ana Pérez. Madrildarra da, orain euskara irakaslea da bertan. Euskal Herrira oporretan etorri zen, bertako hizkuntzarekin maitemindu zen, eta berak dioen bezala “Asko gustatzen zait Euskal Herrira joatea oporrak pasatzera, ba zerbait jakin beharko nuke”.  Duela 15 bat urte hasi zen euskara ikasten, eta hiru urteren buruan utzi egin behar izan zuen, baina iaz berriro berreskuratu zituen ikasketak.
               
                Ondoren agertuko den bideoan ikusten den bezala, atzerritarrek gure kultura eta hizkuntza ikasteko interes oso handia dute, eta hori poztekoa da euskaldunontzat, gure hizkuntza eta nolabaiteko izaerak munduan toki handiagoa lortzen baitu. Baina honekin batera bertokoek hausnarketa sakon bat egin behar dugu, zergatik dute, edo behintzat adierazten dute, interes handiagoa gure kulturarekiko eta hizkuntzarekiko beste lurralde batzuetakoek guk geuk baino?





No hay comentarios:

Publicar un comentario