miércoles, 7 de diciembre de 2011

Euskara komunikabideetan

                Euskara, gure hizkuntza dena, hizkuntza zaharrenetarikoa da. Franco bizi zen garaian  debekatuta zegoen, baina Franko hil zenean legeek aldaketa batzuk jasan zituzten. Lege horien artean 10/1982 Legea dugu, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko legea.
                Lege honetan lehen tituluko kapitulu bakarrean agertzen den  5. artikuluaren bigarren zatiak dioen bezala, “ Euskal Herriko herritarrei honako funtsezko hizkuntza-eskubide hauek
aitortzen zaizkie: Aldizkariak eta irrati-telebistetako eta beste hedabideetako emanaldiak
euskaraz jasotzeko eskubidea”.

                Hasiera batean komunikabideetan euskara erabiltzeko zeuden aukerak urriak ziren, baina gaur egun badirudi aukera horiek haziz doazela.

Telebistan esaterako, duela urte batzuk euskarazko kate bakar bat besterik ez zegoen, baina orain badira beste kate batzuk ere. Kate osoa euskaraz baino ez den katerik ezagunena eitb 1 da, nahiz eta gehiago ere egon. Kate osoa euskaraz izan ez arren, badaude beste batzuk euskaraz zein gaztelaniaz ikus daitezkeenak, eitb 3 esaterako.

Irrati kateak ere euskarazkoak direnak ugariak dira, horien artean Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea eta Bizkaia Irratia ditugu.

Aldizkarietan ere euskarak badu bere tokia egina. Herri zein ikastetxeetan egiten diren aldizkariez gain, badira aldizkari handiagoak ere, horien artean Egan aldizkaria,  1954tik aurrera euskara hutsean argitaratzen dena.

Gaur egun Internet ere komunikabiderako tresna da eta esan dezakegu euskarak baduela bere lekua hemen ere. Nahiz eta artikulu eta informazio asko gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez nahiz beste hizkuntza batean egon, denborak aurrera egin ahala euskaraz lortu ditzakegunak ugariagoak dira. Beraz egin dezagun ahalegina gure hizkuntza denaren aldeko apustua eginez eta beharrezkoa zaigun informazioa euskaraz lortzen, hau baita gure hizkuntza.



No hay comentarios:

Publicar un comentario