domingo, 4 de diciembre de 2011

Ipuin eta olerki lehiaketa

Herri askotan, Meñakan adibidez, literatur lehiaketak egiten dira, eta horrez gain, olerki lehiaketak egiteko aukera ere badago. Ekintza hauek, gehienetan udaletxeak antolaturikoak izaten dira, baina beste leku batzuetan berriz, lehiaketa hauek udaletxeak antolatu beharrean, mankomunitateak antolatzen ditu.
Kategoria ezberdinetan sailkatzen dira, literatur genero, hizkuntza maial edota adinaren araberakoak izan daitezkeelarik. Lehiaketa hauetan parte hartuz gero, irabazleek saria izaten dute. Saria desberdina izan daiteke, batzuetan dirua, bakoitzak nahi duenean gasta dezan eta beste batzuetan aldiz, baleak ematen dizkiete, elkar edo bestelako argitaletxeetan nahi dutena eros dezaten.
        Badaude udaletxe edo mankomunitate batzuk lehiaketako partaide guztiek idatzitako ipuinak edo olerkiak liburu batean biltzen dituztenak. Liburu hori partaideei eman egiten die, hala ere partaidea izan ez arren, gainontzekoek eskuratzeko aukera izaten dute, liburua salgai egoten baita.
       bihurtu idazle eta har ezazu parte zure herriko lehiaketetan! nahiz eta saria ez irabazi, zure lana arro- arro erakusteko aukera izango duzu eta besteen inbidia izango zara! ANIMATU


No hay comentarios:

Publicar un comentario