sábado, 10 de diciembre de 2011

Preso

Euskara gure kulturako ezaugarri handienetariko bat da, gure kulturaren adierazle, besteengatik ezberdin egiten gaituena. Frankoren garaian zapaldua izan zen, barroteen artean isolatua, baina bera hil eta preso izandako hizkuntza horrek askatasuna lortu zuen.
Egun, nahiz eta libre izan gure ezpainen barruan gatibu dago, ezbaitiogu aukerarik ematen mundura zabal dadin. Gu izan ginen honen askatauna ohikutzan genuenak baina gu geu gara gure ixiltasunarekin berriro espetxeratzen hari garenak. Gu gara benetako errudunak, gu gara hiltzaileak.
Euskara berpizteko saiakuntzak egin ziren, horien artean Joxean Artze dugu honako esaldi hau esanez: hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik” eta baita oskorri taldeak  “euskal herrian euskaraz” abestiarekin.   Baina badirudi saiakuntza hauek hutsean gelditu direla, ez direla nahikoa izan, haien ekimenek porrotean geratu behar dutela, hori baita egiten ari garen bidea. Hainbat pertsonen borroka, sufrimenduaren osteko lorpena, mugarik gabeko putsu sakon batera erortzen uzten ari gara.
Mikel laboak bere lanean zera dio “nere hortzetan itzaliko den azken antzia beste batenetan loratuko den lehen irria izango da”, gure hizkuntza izan daiteke gure azken antzia, beste batenetan loratu daitekena, haiek izan zirelako gara, garelako izango dira. Ez dezagun biharko utzi, berandu izan daiteke eta.



No hay comentarios:

Publicar un comentario